ZAINDU GAITEZEN ELKARREKIN
Europan, ongizate mentala hobetzeko eta terapia psikodelikoetarako sarbidea ahalbidetzeko, milioi bat sinadura besterik ez ditugu behar. Europako herritarra zara?
ARRAZOIAK
Gaur egun, Europar Batasunean, 6 pertsonatik 1 baino gehiagok buruko osasun arazoak ditu.
Depresioa, antsietatea, burnout sindromeak, PTSD, insomnioa, mendekotasun jasanezinak, adin guztietako milioika pertsonari eragiten dieten arazoetako batzuk besterik ez dira. Psikiatriako tratamenduen berrikuntza hainbat hamarkadaz geldituta egon da, egungo tratamenduak gero eta paziente gehiagorentzat eraginkorrak ez direla frogatzen den bitartean.
Zientziak erakusten ari da terapia psikodelikoek (PAT) itxaropen berria eskaintzen dutela, emaitza azkar eta iraunkorrak lortuz hainbat baldintzatarako. Australia, Kanada, Suitza eta AEB bezalako herrialdeek dagoeneko tratamendu hauek onartzen dituzte. Europak pausu horiek jarraitu beharko luke.
Elkarrekin osasun mentaleko arreta eraldatu eta ongizate mentala hobetu dezakegu estatu kide guztietan, Estoniatik Portugalera, Irlandatik Maltara.
ESKAERAK
Eskaera bat baino askoz gehiago da.
Europako Herritarren Ekimen bat (ECI) da.
2026ko urtarrilaren 13rako milioi bat sinadura lortuta, terapia psikodelikoak eskuragarri eta merkean egin ditzakegu Europan. Horregatik, Europako Batzordeari hiru modutan jarduteko eskatu nahi diogu:
Europako estandarren sorrera
Profesionalen eta pazienteen ordezkarien arteko talde bat sortzea, psikodelikoen erabilera seguruari buruzko jarraibide estandarizatuak adosteko.
Arau hauek arretaren kalitatea bermatuko lukete eta bidea zabalduko lukete Europar Batasuneko osasun-sistemetan psikodelikoen erabilera legal eta arautua pixkanaka sartzeko.
EBko ikerketarako finantzaketa handitzea
Terapia psikodelikoen inguruko ikerketarako EBren finantzaketak handitzea eta ikerketa horiek egiteko askatasuna babestea nahi dugu.
Zientzia eta klinika froga sendoagoak izan nahi ditugu. Horrek, terapia psikodelikoen segurtasuna eta eraginkortasuna berretsiko lituzke, jende askori lagun diezaioketen tratamendu berritzaileak sortuz.
Nazioarteko jarrera bateratua hartzea
EBko estatu kideek jarrera bateratua hartzea nahi dugu nazioarteko mailan psikodelikoen sailkapen juridikoari buruz .
Nazioarteko mailan sailkapenak aldatzeak (bereziki 1971ko Substantzia Psikotropikoei buruzko Hitzarmena) nazioarteko legeak ikerketa modernoekin lerrokatuko lituzke eta substantzia psikodelikoak terapia arautuetarako eskuragarriago egingo lituzke.
PsychedeliCare-ri lagundu nahi duzu?
Zuen laguntza ekonomikoari esker, herritar gehiagorengana irits gaitezke eta gure mezua Europa osoan zabaldu.
NORTZUK GARA
Zientzialariak, medikuak, terapeutak, neurozientzia ikertzaileak, sormen eta marketin profesionalak, artistak, politika adituak, giza eta eskubide zibilen aldeko ekintzaileak, espiritual praktikatzaileak eta hezitzaileak gara. Gure ekimenak ia 20 herrialdetako herritarrak eta bazkideak ditu, eta egunero hazten ari da. Ezagutu gehiago gure inguruan.

GURE LAGUNTZAILEAK
Zaindu dezagun burua.
PARTE HARTU!
Gure nEUsletter-a jasotzea gustatuko balitzaizu edo gure taldeetako batean parte hartu nahi baduzu, bete beheko inprimakia. Harremanetan jarriko gara zurekin eta laguntzeko moduak azalduko dizkizugu.
Europako ekimen hau zure bizilekuan sustatzen lagundu nahi duzu? Ezagutu gure Aktibista Paketea, eranskailu, eskuorri eta inprimatzeko prest dauden beste material batzuekin!
Jarrai gaitzazu sare sozialetan:
